Gaur egun osoan zehar ibiliko da txutxu trena herrian barrena. Lehen bidaiariak ordea, herriko helduak izan dira. Eguneko zentroan, Artzabalen eta Egurtzegiko egoitzan dauden adinduek aukera aparta izan dute. Eguerdian eta arratsaldean, txutxu trenean ibiltzeko aukera herritar guztiei zabalduko zaie. Bordatxo paretik abiatuko dira ibilaldiak.