Ez zuten etsi eta ia bost orduko lehiaren ondotik eskuratu zuten txapela. Arratsaldeko 16:00ak pasatxoan hasitako Usurbilgo jaietako mus txapelketa ia afal ordura arte luzatu zen astelehenean. Bi berrikuntza izan ditu aurtengoan; batetik, aurreko urtera arte gazte mugimenduak antolaturiko hitzordua aurten jubilatu elkarteek bideratu dute. Ondorioz, txoznagunean ospatu izan den lehiaketak lekua estreinatu zuen atzo; Askatasuna plazako aterpea.
Aipatu moduan, ohi bezala, arratsaldeko 16:00ak jota, parte hartu nahi zutenen izen-ematea bideratu ostean ekin zioten ia bost orduko lehiari. Jendetsua izan da aurtengo edizioa ere, lehia bizia beste behin.
Segidan dituzue lehen lau sailkatuak. Zumaia aldekoak izan ziren txapeldunak. Herritarrik zuen bikote bakarra izan zen lehen lau sailkatuen artean:
1-Vicente-Paco
2-Iban-Manu
3-Igor-Ruben
4-Kerman-Egoitz