Usurbilgo jaiak

Azken dantza eta musika saio edota lehiaketak, festen agurrean

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 2a, 08:04

Santixabel egunarekin agurtuko ditugu aurtengo festak.

Festetako azken orduetan sartu gara. Gaur agurtuko ditu Usurbilek ospakizun egunok. Aurretik, egun bete ekitaldi izango dugu. Goiz partean, herrian barrena egingo duten ibilbidearen baitan, Egurtzegin geldialdia egingo dute txistulariek, jai zaintzaileagoen alde aurtengoan egin den apustuaren baitan.

Ohi bezala, uztailaren 2a izanik, sokadantza izango dugu eguerdian. Udal ordezkariek urtero herriari eskaintzen dioten saioko aurtengo gonbidatuak sorterri ezberdinetako herrikideak izango dira; HarEman egitasmoaren bueltan dabiltzan parte hartzaileak.

Sokadantzaren ondotik, tradiziozkoa den lore eta salda banaketa eta azken urteotako ohiturazkoa duten Triku Usurbilgo trikitilari eta panderojoleen taldekoen kalejira.

Azken arratsaldea
Finalen arratsaldea izango dugu bazkalostean; hasteko, buruhandi eta erraldoien azken kalejira. Bitartean, frontoian, Usurbilgo 51. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte. Lehiaketekin segita, txoznagunea paella lehiaketa egingo da. "Etxean izanez gero, ekarri paellerak eta suak etxetik", ohartarazi dute Xauxar Txozna Batzordetik. "Olioa, gatza eta arroza xauxarren esku!", gaineratu dute. Parte hartzaileek bertan sukaldatutakoa gero bertan dastatzeko aukera izango dute noski. Bitartean, Artzabalen dantza giroa Puro Relajo talde arrakastatsuaren eskutik.

Tarte horretan, jaitsiko dute egunotan frontoian zaindari lanak egin dituen idi parea. Gaueko 23:00etan azken trakako ikuskizunean birrinduko ditu betiko suak. Azken trakan jaiak agurtu aurren, aurtengo festen behin betiko amaiera txoznagunean gero, Pisoo&OPH raperoekin eta Karaokearekin.

Usurbilgo jaiak
Uztailak 2, asteartea
09:00 Esnadeia, txistulariekin.
12:00 Sokadantza, Joxe Martin Sagardia plazan.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Triku taldearekin kalejira.
17:00 LI. Esku pilota txapelketako finalak.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak.
18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen ematea 18:00etan)
19:00 Puro Relajo musika taldea Artzabalen.
23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
Ondoren, txosnetan: Pisoo&OPH raperoak eta Karaokea.

Jaietan zehar...
12:00-14:00/18:00-20:00 Zirriborro tailerrekoen eskulanak ikusgai Sutegiko aretoan.