Usurbilgo jaiak

Erromeria erraldoia, Tapia eta Leturiaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 2a, 09:41

Frontoia dantzaleku handian bilakatu zuen Tapia eta Leturiak.

NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik, otsaileko Kulturaldiaren baitan Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean izan ziren eta eremua bete zuten. Erromeria giro bikaina izan zen. Atzo irudi bera errepikatu zen, baina bistan denez, tamaina nabarmen handiagoan. Astelehen arratsaldean Usurbilgo frontoian jasotako irudiak dituzue.

Ikusi zer nolako dantza giroa sustatu zuten Tapia, Leturia eta gainerako taldekideek. Ez zen entzuteko emanaldi soila izan. Dantza betean jarri zuten frontoia Tapiak eta Leturiak, haien ibilbideko abesti ezagunenekin. Aipatzekoa, belaunaldiartekotasuna. Izan ere, aspaldiko zaletuak eta gazteenak batu zituen pilotalekuko kontzertuak; denek harrera bera egin zioten hitzorduari, dantza giro bizian.

Aurten, afalordua baino lehen 20:00ak aldera erromeria giroko emanaldiak programatu ditu Jai Batzordeak. Argi denez, apustu honekin bete-betean asmatu dute.