Euriak hainbat ekitalditan sortu ditu nahasteak azken egunetan. Txokolatada ere lekuz aldatu behar izan dute eta Artzabalen beharrean, Sutegi azpiko aterpean izan da. Hori bai, jendeak aurkitu du lekua inolako arazorik gabe eta ilara luzeak sortu dira ohi bezala.