Aje handirik gabe ekin zioten astelehenari gazteek. Asteburuko hamaika hitzorduren ostean, festez gozatzen segitzeko gogotsu plazaratu ziren atzoko Gazte Egunean. Euria tarteko, aterpean egin behar izan zuten bazkaria, otordu jendetsua, albiste honi atxikitako frontoiko argazkietan ikus dezakezuenez.
Bazkalostea, iragarri moduan, txosnetan baina aterki nahiz bertako azpiegituren babesean gozatu zuten Anuk eta Eleneren musika emanaldiaz.