Urte luzeetako ohitura berritu dute txistulariek. Usurbilgo jaietako festa egun "nagusian", Santixabel egun honetan, kalejiran irten dira goizean goizetik, herria esnatzeko. Aurtengo ibilbidean, ordea, geltoki berri bat izan dute. Jaietan estreinakoz, Egurtzegin egin dute geldialdia. Izan ere, Jai Batzordeak festa zaintzaileagoen alde eginiko apustuaren baitan, festa giroa gerturatu nahi izan diete Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzune berriko bizilagunei.
Ez hori bakarrik. Eguerdian, frontoiko sokadantzaren ostean banatzekoak ziren loreak, aurretiaz jaso dituzte zaintza komunitatean txertatzen ahaleginean ari den lan taldekoen eskutik.