Azken orduak ditu gure artean. Amaitu zaio zaindari lanak egiteko zuen ardura, gauean birrinduko du suak. Duela astebetetik frontoian zintzilik izan duten idi parea plaza erdira jaitsi dute dagoeneko.
Festak azken txanpan ditugula adierazten duen irudi esanguratsua da honako hau. Izan ere, maskota plazan kokatu dute dagoeneko, gauean sutan erreko dutelako. 23:00etan izango da, jaietako azken trakan.
Plazan kokatu dutenetik hainbat herritar dagoeneko hurbildu da maskotarekin azken argazkiak ateratzera.