Usurbilgo jaiak 2024

Soka-dantzan ere, harremanak estutuz

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 2a, 13:55

Bigarren urtez jarraian, soka-dantza Usurbilgo frontoian egin behar izan dute. Udaletxeko plazako ekitaldia izan ohi da baina goizean goizetik euria egin duenez, zorua irristakorra zegoen eta udal ordezkarien dantzaldia frontoira aldatu dute. Aurtengoan, HarEman taldeko kideen ahalegina nabarmendu nahi izan dute.

Frontoiko harmailak berehala bete dira eta jende askok zutik eta alboetatik begira jarraitu behar izan du soka-dantza. Nahikoa txukun aritu dira denak. Eta batez ere, HarEmaneko kideak. Ez dira alperrikakoak izan ekainean zehar egin dituzten entsegu guztiak.

 

HarEman

Harremanduz, zubi gehiago eraikitzeko eta kontaktuen sarea zabaltzeko helburuekin jarri zen martxan HarEman egitasmoa. Alegia, Usurbilen bizi direnak hona bizitzera etortzen direnekin hartuemanetan jartzen ditu. Udal ordezkariek keinu bat egin nahi izan diote HarEmaneko sustatzaileei eta horregatik izan dira aurtengo soka-dantzako gonbidatu bereziak.

Erlazionatuak

Soka-dantza, iruditan

Noaua Aldizkaria uzt 02 Usurbil