Usurbilgo jaiak

Txapeldun eta sarituekin amaitu da 51. Usurbilgo Pilota Lehiaketa

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 2a, 21:21

51. Usurbilgo Pilota Txapelketako finalak jokatu eta sarituak izendatu dituzte Santixabel egun honetan.

Jaiak amaitzear zirela, azkenetako hitzorduetako bat izan da, ziurrenik jaiei lotuta goiztiarren abiatzen den bakanetakoa. Apirila amaieran hasitako Usurbilgo 51. Pilota Txapelketen finalak izan ditugu Santixabel egun honetako bazkalostean. Segidan dituzue emaitzak baita Pagazpe elkartearen errifa zozketako zenbaki sarituen berri ere:

51. Usurbilgo Pilota Txapelketa
Errifa zozketa
1. saria (banatu dute):
-Zenbaki saritua: 4.892.
-Saria: urdaiazpikoa.
2. saria (saritua ez da agertu):
-Zenbaki saritua: 4.423.
-Saria: Txiribogan bi lagunentzako otordua.
Oharra: bigarren zenbaki saridun errifaren jabeak dei dezala 676 453 176 (Joxerra) telefono zenbakira.

Finalak
Kadeteak: Lapke (Landa-Munduate) 20-22 Zazpi Iturri (Gorostidi-Olano)
Seniorrak: Txoperena-Urruzola 22-19 Elizalde-Lizeaga