Sutegi udal liburutegia
Ekainaren 24az geroztik, udako ordutegia du indarrean Sutegi udal liburutegiak irailaren 9ra arte. Tarte horretan, astelehenetik ostiralera goizez zabalduko dute, 9:30-14:00 artean. Uztaileko astelehenetan arratsaldez ere bai, 17:00-19:00 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Euskotren
Ekainaren 24tik indarrean du Euskotrenek udako ordutegi berria. Urtero moduan, Usurbil zeharkatzen duen zerbitzua indartu egingo dute udako asteburu eta jaiegunetan. Urtean zehar 60 minuturo izaten da tren zerbitzua, uda parte honetan 30 minuturo eskainiko da zerbitzu hau, Usurbildik Oriorantz 14:04-21:04 artean eta 15:24-22:54 artean Donostiarantz. Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333
Bus-taxia
Aurreko urteen antzera, uztailean sartzearekin batera jarri zuen martxan udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzuak udako ordutegia. Urtero moduan, goizez bakarrik ibiliko da bidean, arratsaldeetan ez uztaila osoan. Abuztuan "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau etenda egongo da eta irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da. Uztailari dagokionean, 7:30etan, 10:30etan eta 13:30etan abiatzen diren zerbitzuei eutsiko die bus-taxiak; arratsaldekoak (15:30/19:00) bertan behera geratuko dira. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide
Lurraldebus
Oraindik ezer zehaztu ez duen arren, aurreko urteetan abuztuan izaten du Lurraldebusek, uda parteko ordutegia indarrean. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus
Oiardo Kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegia izango du indarrean ohi bezala Oiardo Kiroldegiak; aurten, ordea, berrikuntza nabarmen batekin, iazkoaren alderatuz gero. Izan ere, urtarrilaz geroztik gertatzen ari den moduan, igerilekuak eguerdietan zabalik segiko du baita udako hilabeteetan:
Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45).
Itxiera: aurten Oiardo kiroldegia ez da osoki itxiko. Igerilekua itxiko dute uztailaren 30eko eguerdiko 12:00etatik abuztuaren 18ra arte.
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Kzgunea
Uztailean arratsaldez, 16:00-20:00 artean irekiko dute KzGunea eta abuztuan itxita egongo da. Irailaren 2an irekiko dute berriz, goizez, 9:00-13:00 artean. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero:
-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.