Sagarrondotik Sagardora ikastaroko saioa ostiralean

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 9a, 09:34

Alkartasuna Kooperatibak uztailaren 12rako antolaturiko saiorako izena aurrez eman beharko da.

Sagarrondotik Sagardora
Urtean zehar Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko ikastaro zikloaren baitan, "fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa" saioa programatu du uztailaren 12an, 15:30-18:30 artean, Potxoenean. Josu Osak bideraturiko saiorako izena aurrez eman beharko da, Alkartasuna Kooperatiban edo alkartasuna.eus atarian.

KzGunea
Uztailean arratsaldez, 16:00-20:00 artean irekiko dute KzGunea. Abuztuan, aldiz, itxita egongo da. Irailean goizez irekiko dute 9:00-13:00 artean. Honatx hilabete horretan, irailean, KzGunera datozen ikastaroen berri:
-Irailak 3-6, 9:00-11:00 "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
-Irailak 9-20, 9:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Irailak 23-27, 9:00-11:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
-Irailak 30, 9:00-11:00 "Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli".
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Lanbide Heziketa
Ekainaren 24ra arteko epea zegoen 2024-25 ikasturterako aurrematrikulazioa bideratzeko. Tramitazio hau egoki egin dutenek, matrikulazioa bideratu ahalko dute hurrengo asteotan:
-Uztailak 5: behin behineko zerrendak kaleratu zituzten.
-Uztailarek 10eko 12:00ak arte: zerrendei erreklamazioak aurkeztea.
-Uztailak 11: behin betiko zerrendak kaleratuko dituzte.
-Uztailak 11-15 (14:00ak arte)/uztailaren 17ra arte/uztailak 19-22: matrikulazioa bideratzeko tarteak.
-Uztailak 23-24/irailak 1-urriak 18: ezohiko matrikulazio aldia.

Informazio gehiagorako:
943 364 600
lhusurbil.eus

Langile eta langabetuentzako ikastaroak
2024-25 ikasturtean langile zein langabetuentzako ikastaro hainbat antolatu ditu Lanbide Eskolak. Horietan aurrematrikulatzeko epea zabaldu dute. "Enplegurako prestakuntza enpresen, jardunean dauden pertsonen eta langabeen eskura jartzen den tresna da, haien lehiakortasun-mailak eta egokitzeko gaitasuna hobetzeko, kualifikazioa lortzeko, ezagutzak eguneratzeko eta lan-merkaturako sarbidea errazteko, garapen profesionala zein pertsonala sustatuz", Lanbide Eskolatik gogorarazi dutenez. 

Parte hartu asmo dutenentzako oharra. "Enplegurako prestakuntzak ez du kosturik langilearentzat; izan ere, % 100eko dirulaguntza du, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Prestazioko Planaren barruan dagoelako, Lanbideren bitartez".

Ikastarook iragarri dituzte:
-Turismoa eta ostalaritza: "eskandaluak eta mermak", "arrozen sukaldea".
-Instalatzea eta mantentzea: "Etxebizitzetako oinarrizko mantentze-lanak (iturgintza eta elektrizitatea)".
-Heziketa osagarria: "Ingurumen erantzukizuneko eta ekonomia zirkularreko plan bat egitea", "Gaztelaniaren hastapenak gizarteratzeko eta laneratzeko".
-Energia eta ura: "Fotoboltaika".

Izen-ematea bideotatik egin ahalko da:
943 364 600 (luz.: 78)
Lanbide Eskolako bulegoa
cursos@lhusurbil.eus
lhusurbil.eus