Pagazperen errifa zozketako sarietako bat banatzeke

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 10a, 08:24

Usurbilgo jaietan eginiko errifa zozketako sarietako bat banatzeke du oraindik Pagazpe pilota elkarteak.

Uztailaren 2an jokatu ziren Usurbilgo 51. Pilota Txapelketako finalak, festen amaieran hain zuzen. Sari banaketaren aurretik, errifa zozketa egin zuela gogorarazi zuen Pagazpe pilota elkarteak. Bi ziren zozketatu asmo zituzten sariak; bi, beraz, baita zenbaki sarituak. Zenbakiotako baten jabea, une hartan bertan agertu zen; bestea, ordea, ez. 

Herriko pilota elkarteak jakinarazi duenez, uztailaren 2ko herriko pilota txapelketako finalen amaieran eginiko errifa zozketako sariotako bat banatzeke dute oraindik. Errifaren jabea ez dela agertu ohartarazi dute:

1. saria (banatu zuten):
-Zenbaki saritua: 4.892.
-Saria: urdaiazpikoa.

2. saria (saritua ez da agertu):
-Zenbaki saritua: 4.423.
-Saria: Txiribogan bi lagunentzako otordua.

Oharra: bigarren zenbaki saridun errifaren jabeak dei dezala 676 453 176 (Joxerra) telefono zenbakira.