Jon Irazustabarrena Lizarralde, beste urtebetez Real Unión taldean

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 10a, 09:58

Irungo taldean atezain eta kapitain gisa segiko du usurbildarrak datorren 2024-25 denboraldian ere.

Sei denboraldi egin ditu segidan eta zazpigarrenean ere talde berean segiko du. Hala jakinarazi du Real Unión Irungo futbol klubak azken orduotan. Izan ere, talde kideen artean usurbildar bat du; Jon Irazustabarrena Lizarralde hain zuzen. "Beste denboraldi batez Real Unión Klubean segiko du", iragarri dute. Modu horretan, "Usurbilgo atezainak, taldeko kapitainak, bere zazpigarren denboraldia beteko du talde txuri-beltzaren atezaintzan".

Irungo taldetik gogorarazi dutenez, usurbildarrak estreinakoz 2015-16 denboraldian jokatu zuen bertan. Gero bi urtez taldetik kanpo egon ostean, Irungo klubera itzuli zen. Guztira, honenbestez, uda amaieran abiaraziko duena, bere bederatzigarren denboraldia izango da Real Unión taldean. Orain arte, "211 neurketa jokatu ditu. Real Unión Klubean partida gehien jokatu dituen zazpigarren jokalaria da" usurbildarra taldetik nabarmendu dutenez.