2024-25 ikasturtea

Lanbide Eskolan matrikulatzeko aukera gaurtik

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 11a, 08:46

2024-25 ikasturterako Lanbide Heziketan matrikulatzeko aukera izango dute gaurtik, tramitazio horretan aldez aurreko urratsak egoki eman dituztenek. 

Irailean abiatu eta geroz eta hurbilago dagoen 2024-25 ikasturtera begirako oharra Lanbide Eskolako ikasleentzat. Izan ere, aurrematrikulazioa egoki egindakoek matrikulazioa bideratu ahalko dute ostegun honetan, uztailaren 11tik aurrera. Gaur kaleratu ditu onarturikoen behin betiko zerrendak izen-emate epea zabaltzearekin batera:
-Uztailak 11: behin betiko zerrendak kaleratuko dituzte.
-Uztailak 11-15 (14:00ak arte)/uztailaren 17ra arte/uztailak 19-22: matrikulazioa bideratzeko tarteak.
-Uztailak 23-24/irailak 1-urriak 18: ezohiko matrikulazio aldia.

Informazio gehiagorako:
943 364 600
lhusurbil.eus

Langile eta langabetuentzako ikastaroak
2024-25 ikasturtean langile zein langabetuentzako ikastaro hainbat antolatu ditu Lanbide Eskolak. Horietan aurrematrikulatzeko epea zabaldu dute. "Enplegurako prestakuntza enpresen, jardunean dauden pertsonen eta langabeen eskura jartzen den tresna da, haien lehiakortasun-mailak eta egokitzeko gaitasuna hobetzeko, kualifikazioa lortzeko, ezagutzak eguneratzeko eta lan-merkaturako sarbidea errazteko, garapen profesionala zein pertsonala sustatuz", Lanbide Eskolatik gogorarazi dutenez. 

Parte hartu asmo dutenentzako oharra. "Enplegurako prestakuntzak ez du kosturik langilearentzat; izan ere, % 100eko dirulaguntza du, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Prestazioko Planaren barruan dagoelako, Lanbideren bitartez".

Ikastarook iragarri dituzte:
-Turismoa eta ostalaritza: "eskandaluak eta mermak", "arrozen sukaldea".
-Instalatzea eta mantentzea: "Etxebizitzetako oinarrizko mantentze-lanak (iturgintza eta elektrizitatea)".
-Heziketa osagarria: "Ingurumen erantzukizuneko eta ekonomia zirkularreko plan bat egitea", "Gaztelaniaren hastapenak gizarteratzeko eta laneratzeko".
-Energia eta ura: "Fotoboltaika".

Izen-ematea bideotatik egin ahalko da:
943 364 600 (luz.: 78)
Lanbide Eskolako bulegoa
cursos@lhusurbil.eus
lhusurbil.eus

Sagarrondotik Sagardora
Urtean zehar Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko ikastaro zikloaren baitan, "fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa" saioa programatu du uztailaren 12an, 15:30-18:30 artean, Potxoenean. Josu Osak bideraturiko saiorako izena aurrez eman beharko da, Alkartasuna Kooperatiban edo alkartasuna.eus atarian.

KzGunea
Uztailean arratsaldez, 16:00-20:00 artean irekiko dute KzGunea. Abuztuan, aldiz, itxita egongo da. Irailean goizez irekiko dute 9:00-13:00 artean. Honatx hilabete horretan, irailean, KzGunera datozen ikastaroen berri:
-Irailak 3-6, 9:00-11:00 "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
-Irailak 9-20, 9:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Irailak 23-27, 9:00-11:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
-Irailak 30, 9:00-11:00 "Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli".
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net