"Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa" ikastaroa gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 12a, 08:55

Alkartasuna kooperatibak antolaturiko ikastaroa, ostiral bazkaloste honetan izango da. Ikastaro gehiagotarako izen-ematea zabalik dago. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Urtean zehar Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko ikastaro zikloaren baitan, "fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa" saioa programatu du ostiral honetan, uztailaren 12an, 15:30-18:30 artean, Potxoenean. Josu Osak bideraturiko saiorako izena aurrez eman beharko da, Alkartasuna Kooperatiban edo alkartasuna.eus atarian.

KzGunea
Uztailean arratsaldez, 16:00-20:00 artean irekiko dute KzGunea. Abuztuan, aldiz, itxita egongo da. Irailean goizez irekiko dute 9:00-13:00 artean. Honatx hilabete horretan, irailean, KzGunera datozen ikastaroen berri:
-Irailak 3-6, 9:00-11:00 "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
-Irailak 9-20, 9:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Irailak 23-27, 9:00-11:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
-Irailak 30, 9:00-11:00 "Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli".
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Lanbide Heziketa
Irailean abiatu eta geroz eta hurbilago dagoen 2024-25 ikasturtera begirako oharra Lanbide Eskolako ikasleentzat. Izan ere, aurrematrikulazioa egoki egindakoek matrikulazioa bideratu ahalko dute ostegun honetan, uztailaren 11tik aurrera. Gaur kaleratu ditu onarturikoen behin betiko zerrendak izen-emate epea zabaltzearekin batera:
-Uztailak 11: behin betiko zerrendak kaleratuko dituzte.
-Uztailak 11-15 (14:00ak arte)/uztailaren 17ra arte/uztailak 19-22: matrikulazioa bideratzeko tarteak.
-Uztailak 23-24/irailak 1-urriak 18: ezohiko matrikulazio aldia.

Informazio gehiagorako:
943 364 600
lhusurbil.eus

Langile eta langabetuentzako ikastaroak
2024-25 ikasturtean langile zein langabetuentzako ikastaro hainbat antolatu ditu Lanbide Eskolak. Horietan aurrematrikulatzeko epea zabaldu dute. "Enplegurako prestakuntza enpresen, jardunean dauden pertsonen eta langabeen eskura jartzen den tresna da, haien lehiakortasun-mailak eta egokitzeko gaitasuna hobetzeko, kualifikazioa lortzeko, ezagutzak eguneratzeko eta lan-merkaturako sarbidea errazteko, garapen profesionala zein pertsonala sustatuz", Lanbide Eskolatik gogorarazi dutenez. 

Parte hartu asmo dutenentzako oharra. "Enplegurako prestakuntzak ez du kosturik langilearentzat; izan ere, % 100eko dirulaguntza du, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Prestazioko Planaren barruan dagoelako, Lanbideren bitartez".

Ikastarook iragarri dituzte:
-Turismoa eta ostalaritza: "eskandaluak eta mermak", "arrozen sukaldea".
-Instalatzea eta mantentzea: "Etxebizitzetako oinarrizko mantentze-lanak (iturgintza eta elektrizitatea)".
-Heziketa osagarria: "Ingurumen erantzukizuneko eta ekonomia zirkularreko plan bat egitea", "Gaztelaniaren hastapenak gizarteratzeko eta laneratzeko".
-Energia eta ura: "Fotoboltaika".

Izen-ematea bideotatik egin ahalko da:
943 364 600 (luz.: 78)
Lanbide Eskolako bulegoa
cursos@lhusurbil.eus
lhusurbil.eus


Iñurri Eguneko tailerrak
"Minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik" diharduen Iñurri Elkarteak Iñurri Eguna antolatu du estreinakoz Usurbilen, irailaren 7an. Egun osoko ekimenen artean, tailerrok iragarri ditu. Izen-ematea zabalik dute:

11:30-13:30 Serigrafia tailerra Potxoeneko sotoan. "Iñurri egunerako diseinatutako lamina bat serigrafiatuko dugu Beñat Iraolaren laguntzaz". 

Zehaztasunak: "Serigrafia eta esku lana uztartuz gaur egun bere ogibide diren bi proiektu garatu ditu Beñatek, Zatzaizkit eta Arrugado Studio. 0tik hasi eta estanpazio teknika bere kasa ikasi ondoren, orain sormena, prozesu kreatiboa eta produktu ezberdinen estanpazioa garatzen ditu egunerokotasunean. Tailer honetan serigrafiaren nondik norakoak azaldu, eta egun honetarako zehazki sortutako ilustrazio baten estanpazioa burutuko du parte hartzaile bakoitzak Beñaten laguntzaz. Estanpazioa paperean egingo da eta parte hartzaile bakoitzak lamina etxera eraman ahal izango du".
Prezioa: 16 euro.
Plaza kopurua: gehienez 15 lagun.

11:30-13:00 Belarritako pertsonalizatuak sortzeko tailerra Ebonyren laguntzarekin Potxoeneko proiektore gelan.
Zehaztasunak: " Ebony naiz, Tai Day Studio proiektuaren atzean dagoena. Tailer honetan buztin polimerikoz egindako bi belarritako pare egiteko aukera izango dugu. Kolore eta forma aniztasuna erabiliz, bakoitzak bere pieza esklusiboak sortuz".
Prezioa: 22 euro.
Aforoa: gehienez 12 lagun.

Hitzaldiak: 
-Heriotza eta dolua.
-Zoru pelbikoa eta sexualitatea.
-Feminismoa.

Sarrerak salgai eta informazio gehiago, izaninurri.eus/inurri_eguna_2024/ atarian jaso ahalko duzue.