Aurtengoan, udako oporraldi aurreko azken aldizkaria, hurrengo astekoa izango da; zenbaki borobila izango duena, milagarren NOAUA! argitaratuko baitugu.
Dakizuenez, ez da oharkabean pasako une hau, Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean antolaturiko ekitaldiarekin eta Maialen Lujanbioren errezitaldiarekin. Lehenago, halere, urtero gogorarazten dugun moduan. Azken aldizkarirako oharrik baldin baduzue ostiral hau, uztailaren 12a baino lehen helarazi ohiko bideotatik: erredakzioa@noaua.eus helbidera email bat idatzita, 943 360 321 telefono zenbakira deituta edo NOAUA! K.E.-ren egoitzara etorrita (Bordaberri 3, behea). Hilaren 19ko datarekin argitaratuko dugu 1000. NOAUA!. Aldiz, 1001. zenbakiduna irailaren 6an.
1000. NOAUA!-ren ospakizuna
Zenbaki borobil eta handi horren harira, ospakizun berezia iragarri du NOAUA! K.E.-k hilaren 18rako Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.
Hitzordua bitan zatitu dugu. Hasteko, arratsaldeko 19:00etan ekitaldi berezia prestatu dugu bertan. Orduerdi geroago, gonbidatu berezi bat; Maialen Lujanbio. Bere "rr6-erre(AH)ala" izeneko "errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoaz" gozatu ahalko dugu. Sarrerak 6 eurotan eskura ditzakezue usurbilkultura.eus plataforman, NOAUA! K.E.-ko bazkideek 4 eurotan NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan bertan. "Emanaldiaren lehengaia hizkuntza da, erregistro desberdinetan erabiliko duena; hotsetan, testu idatzietan, hitz esanetan, bertsoetan... erregistro desberdinak baina denak bikain aurkeztuak, hitzaren jolasean artista delako bertsolaria. Soinuek eta pantailako proiekzioek lagunduko dute emanaldian interakzioa sortzen".
Milagarren NOAUA!
Uztailak 18, osteguna
Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean:
19:00 NOAUA!-ren 1000. zenbakiaren ospakizuna: ekitaldia.
19:30 "rr6-erre (AH)ala" errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoa.
"Aurreko proposamenen haritik, hitzez eraikitako errezitaldia eskainiko du Maialen Lujanbiok, «soila, hutsa, betea». Emanaldiaren lehengaia hizkuntza da, erregistro desberdinetan erabiliko duena; hotsetan, testu idatzietan, hitz esanetan, bertsoetan... erregistro desberdinak baina denak bikain aurkeztuak, hitzaren jolasean artista delako bertsolaria. Soinuek eta pantailako proiekzioek lagunduko dute emanaldian interakzioa sortzen. Aurreko ‘rr’ aldaeren antzera, garaiko gaien inguruan egingo du kalka eta jolas Lujanbiok. Emanaldiek abiapuntu eta oinarri bera izango dute, baina tokian eta unean aldaerak izango dira".
Sarrerak: 6 eurotan usurbilkultura.eus plataforman. NOAUA! K.E.-ren bazkideek 4 eurotan NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.
Bazkidetza
Kultur elkarte honek uztailero moduan 2024ko kuota laster kobratuko die bazkideei. NOAUA!kide ez zaretenoi animatu bazkide izatera! NOAUA! Kultur Elkarteko kide izanda, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue.
Bazkidetza kultur elkarteko egoitzan bideratu dezakezue, web orrialde honetan bertan, noaua.eus/bazkidetu/ atalean edota NOAUA! K.E.-ren egoitzan.