NOAUA! Kultur Elkarteak argitaratzen duen NOAUA! aldizkariak 1.000 zenbakia argitaratuko du uztailaren 19an eta ez da oharkabean igaroko. Zenbaki borobil eta handi horren harira, ospakizun berezia iragarri du NOAUA! K.E.-k ostegunerako, hilaren 18rako Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.
Hitzordua bitan zatitu dugu. Hasteko, arratsaldeko 19:00etan ekitaldi berezia prestatu dugu bertan. Orduerdi geroago, gonbidatu berezi bat; Maialen Lujanbio. Bere "rr6-erre(AH)ala" izeneko "errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoaz" gozatu ahalko dugu. Sarrerak 6 eurotan eskura ditzakezue usurbilkultura.eus plataforman, NOAUA! K.E.-ko bazkideek 4 eurotan NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan bertan. "Emanaldiaren lehengaia hizkuntza da, erregistro desberdinetan erabiliko duena; hotsetan, testu idatzietan, hitz esanetan, bertsoetan... erregistro desberdinak baina denak bikain aurkeztuak, hitzaren jolasean artista delako bertsolaria. Soinuek eta pantailako proiekzioek lagunduko dute emanaldian interakzioa sortzen".
Milagarren NOAUA!
Uztailak 18, osteguna
Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean:
19:00 NOAUA!-ren 1000. zenbakiaren ospakizuna: ekitaldia.
19:30 "rr6-erre (AH)ala" errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoa.
"Aurreko proposamenen haritik, hitzez eraikitako errezitaldia eskainiko du Maialen Lujanbiok, «soila, hutsa, betea». Emanaldiaren lehengaia hizkuntza da, erregistro desberdinetan erabiliko duena; hotsetan, testu idatzietan, hitz esanetan, bertsoetan... erregistro desberdinak baina denak bikain aurkeztuak, hitzaren jolasean artista delako bertsolaria. Soinuek eta pantailako proiekzioek lagunduko dute emanaldian interakzioa sortzen. Aurreko ‘rr’ aldaeren antzera, garaiko gaien inguruan egingo du kalka eta jolas Lujanbiok. Emanaldiek abiapuntu eta oinarri bera izango dute, baina tokian eta unean aldaerak izango dira".
Sarrerak: 6 eurotan usurbilkultura.eus plataforman. NOAUA! K.E.-ren bazkideek 4 eurotan NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.