1400. urtean Bereterretxek Zuberoako bordan sortutako Kanthoriatik etorkizuneko Euskal Herrirainoko bidelagun bilakatu zituen Jon Maiak eta bere taldeak joan den ostiral gauean frontoira joandako ikus-entzuleak. "Kantu berri bat gara" emanaldiak emozio handia eragin zuen hasieratik amaierara.
Izaera herrikoi nabarmena izan zuen gainera ikuskizunak. Izan ere, usurbildar bat baino gehiago ikusi genuen oholtza gainean. Tokiko errealitatera egokitzen du Maiak emanaldi hau. Kutsu ezin usurbildarragoa izan zuen, beraz, frontoiko saioak.
Herri honen izaera aitzindaria aitortzetik hasi zen 650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren sustatzailea. Ikuskizunean zehar, herri hau bertsotan ahotan hartu zuen Maiak berak. Herrikideak ere igo zituen oholtzara. Orbeldikoak dantzan ikusi genituen. Sorterri ezberdinetako herrikideek ere hitza hartu zuten, abesteko edota adierazteko. Ondoko bideoan duzue ikuskizun honetan usurbildarrek izandako parte hartzea.