Barrenkaleko aparkalekuari lotutako udal oharra

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 15a, 08:26

Argazkia: Usurbilgo Udala.

Asteartean egin behar dituzten margoketa lanei begira, Barrenkaleko aparkalekuko erabiltzaileei zuzenduriko oharra kaleratu du Usurbilgo Udalak.

Uda garaia, oporrenaz gain, hirigintza lanetarako tartea izaten da. Hainbat hirigintza lan bideratuko ditu Udalak egunotan; tartean, udaletxe ondoan dagoen Barrenkaleko aparkalekuan. Udalak berak jakinarazi duenez, astearte honetan, uztailaren 16an, "Barrenkaleko aparkalekuak margotuko dituzte". 

Margoketa lan hauek bideratu ahal izateko oharra kaleratu du Udalak. Bertan, Udaltzaingoak erabiltzaileei eskatzen zaie libre uzteko eremu hau, bihar goizerako; zehazkiago esanda, astearte goizeko 8:00etarako.