"Luzaroan oholtzetatik kanpo egon ostean, bueltan da Usurbilgo metal taldea". Bueltan da Floxbin. Larunbatean, uztailaren 20an Sutegiko oholtza gainera itzuliko da. Izan ere, kontzertua eskainiko du. Arratsaldeko 20:00etan hasiko den kontzerturako sarrera doakoa izango da.
"AK!" izenekoa izan zen Floxbin taldeak 2016. urtean kaleraturiko estreinako 10 abestiko lana. 2019an argiraratu zuen Joseba Agirresarobe "Txofok" (ahotsa, gitarra), Iñaki Udabe (bateria), Rafael Bajo (gitarra) eta Iñigo Roteta (baxua) laukoteak haien azken lana; "Hil arte bizi" izenekoa. Orain arteko sortze lan guztiak helbide honetan entzun ditzakezue: https://floxbin.bandcamp.com
Azken urteotan, hainbat abesti zintzilikatu ditu Floxbin taldeak. 2021ean, esaterako, "Suge begi" eta "Raus von hier" izeneko kantak zintzilikatu zituen Youtuben duten kanalean. Osasun krisialdia tarteko, festak ordezkatu zituen urte hartako Kultur Biraren agurrean parte hartu zuen talde usurbildarrak. Iaz, "Baby please don´t go", ACDC taldearen cover-aren bertsioa zabaldu zuten atari berean.