Ezbeharra bart Txikierdin. Oraingo honetan, N634 errepidean ez baina handik gertu, trenbidean hain zuzen. Izan ere, traktore gidari bat hil da ibilgailua trenbidera erori ostean. Astearte arratsaldeko 19:30ak aldera gertatu zen istripua, hildako gidaria traktorearekin lanean ari zela. Argitzeke dauden arrazoiengatik, ibilgailuaren kontrola galdu eta trenbidera jausi zen. Lanean ari zen 72 urteko gizonezkoa bertan hil zen.
Bertara joandako larrialdi zerbitzuetakoak atera behar izan zuten gidaria ibilgailutik. Istripuaren ondorioz, tren zerbitzua eten behar izan zuten atzo iluntzean zenbait orduz. Tarte horretan autobus zerbitzua ezarri zuten Usurbil eta Errekalde artean.