Askorentzat opor garaia izango den honetan, etxetik kanpora joan aurretik, Usurbilgo Udalak kaleraturiko zenbait gomendio, bizilekuko “hondakinak hustu nahi badituzu”. Larrialdi guneak erabil daitezke. Horretarako, lau urrats jarraitzea gomendatu dute: “JustIN Mobile” izeneko aplikazioa instalatzea norbere smartphonean; eskaera atez ateko bulegoan egitea, “zein egunetan beharko duzun adieraziz”; aplikazioa izango da larrialdi guneko giltza eta eskatutako egunean erabili ahalko da; azkenik, dagokien edukiontzietan bota hondakinak. Horrez gain, “giltza fisikoak” ere eska daitezkeela ohartarazi du Udalak. Informazio gehiago, udaletxean bertan kokatua dagoen Atez Ateko Bulegoan, 900 776 776 eta 606 501 024 telefono zenbakietan edo atezate@usurbil.eus helbidean.
Errefusa:
Bi igandean behin biltzen den hondakinen zati hau egunotan jasoko da udako asteotan:
-Abuztuak 4 eta 18.
-Irailak 1.
Garbigune mugikorra
Atalluko Garbigunera joan ezin dutenei zerbitzu hau gerturatzea helburu duen Udalaren garbigune mugikorrak Usurbilgo herri eta auzoetan ibiltzen da astez aste. Geltokiok izango ditu uda honetan:
-Uztailak 18-24: Kalezar.
-Uztailak 25-31: Kaxkoa.
-Abuztuak 1-7: Aginaga.
-Abuztuak 8-14: Zubieta.
-Abuztuak 15-21: Txokoalde.
-Abuztuak 22-28: Santuenea.
-Abuztuak 29-irailak 4: Kalezar.
-Irailak 5-11: Kaxkoa.
Atalluko garbigunea
Gogoan izan, bestalde, udako ordutegian dela irailaren 15era arte Atallun kokaturiko Garbigunea:
-Astelehenetik ostiralera: 10:15-12:50 / 16:00-18:20.
-Larunbatak: 09:00-12:50.
-Igandeak eta jai-egunak: itxita.
San Markoren furgoneta ibiltaria
“Hondakin arriskutsuak” jasotzeko mankomunitateko furgoneta ibiltaria hilean bitan izango da gure artean uda honetan ere:
Uztailak 31 eta abuztuak 28:
9:00-12:45 Mikel Laboa plaza.
Abuztuak 7 eta irailak 4:
9:00-11:00 Mikel Laboa plaza.
11:05-11:20 Aginaga.
11:30-11:40 Txokoalde.
11:45-11:55 Santuenea.
12:05-12:15 Zubieta.
12:20-12:30 Txikierdi.
12:35-12:45 Kalezar.