Azken urteotako balantzea plazaratzearekin batera, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak bisita gidatuen eskaintza zabalduko zuela iragarri zuen ekainean agerraldi bidez. "Usurbilen, egun, martxan ditugun proiektu sozial eraldatzaileak ezagutzeko aukera eman nahi dugu hemendik aurrera", berri eman zuten sustatzaileek.
Herri honek duen ondare aberatsa ezagutzeko hurrengo hilabeteotan hainbat hitzordu antolatu dituzte. Batetik, ezagunena dugun Usurbil Museo Irekia, herri honetako kaleetako kultur sorkuntza hurbiletik ezagutzea ahalbidetzen duten bisita gidatuak izango ditugu, baita hauekin batera, Zumeta Arte Estudiora edota Chillida Lekura joateko aukera ere.
Herri honek dituen hainbat proiektu sozial eraldatzaileren nondik norakoen berri jasotzeko aukera ere izango da. Hala, "Zero Zabor" hondakinen kudeaketari lotutako bisita gidatuak, zaintzari dagozkionetan parte hartzeko aukera ere izango da. Edota Salbatore elizako ondarea ere bisitatu ahalko dugu organo erakustaldiez gozatzearekin batera.
Hauez gain, gogoan izan, Andatzan errotarrien bidea eta 1936ko gerrak utzitako aztarnei lotutako oroimen bidea nork bere kabuz osatzeko aukera izango da noiznahi. Izan ere, ibilbidea seinaleztatua dago panelen bidez. Panel horietan, QR bidez informazio gehiago eskura daiteke.
Datozen bisita gidatuotarako izen-emateko aukera duzue:
650 Usurbil Bizi, bisita gidatuak
Uztailak 27, larunbata
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.
Abuztuak 11, igandea
18:00-19:00 Museo Irekia bisita gidatua.
20:00 Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua Salbatore Elizan.
Abuztuak 17, larunbata
12:00-13:00 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.
Irailak 1, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.
Irailak 14, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.
Irailak 26, osteguna
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Irailak 27, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Irailak 28, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua organo erakustaldiarekin.
Irailak 29, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.
Informazio gehiago eta izen-emateak: 650usurbilbizi.eus