Adostasuna nagusi, udako oporraldi aurretik asteazken arratsalde honetan egin duten osoko bilkuran. Izan ere, udal ordezkariek aho batez onartu dituzte hizpide izan dituzten gaiei lotutako erabakiak. Segidan dituzue zerrendatuak.
Gaur iragarri dutenez, aurreko urteen antzera, abuztuan ez da osoko bilkurarik izango. Hurrengo saioa, beraz, irailerako aurreikusi dute.
Hemen gaur hartutako erabakien berri labur, xehetasun gehiago datozen egunotan:
Udabatzaren osoko bilkura
-2024ko soldata igoera onartzea.
Bozketa: aho batez onartua.
-Usurbilgo Oiardo kiroldegian kirol jarduera fisikoa eta ur sorospen zerbitzua kontratatzeko espedienteari onespena ematea.
Bozketa: aho batez onartua.
- Altzonazko zubia (Txokoaldeko zubia) legeztatzeko eta birgaitzeko itsaslehorreko jabari publikoa okupatzeko emakidaren baldintzak eta preskripzioak onartzea.
Bozketa: aho batez onartua.
- Hiri Antolamenduko Arau Subisidiarioetako Ondare Katalogoaren Aldaketa Puntuala, ondare etnografikoko elementuen artean jasotako "Orbeldi presa eta indarretxea (ruina)" deskatalogatzeko Aldaketa Puntuala (05 aldaketa). Behin betiko onarpena.
Bozketa: aho batez onartua.
- Administrazio arteko hitzarmena onartzea, Donostia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteriako Udalen artekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzeko erregimen bereziko eremu bat sor dezala bidaiariak turismo-ibilgailuetan garraiatzeko zerbitzuak emateko.
Bozketa: aho batez onartua.