Herri honek dituen hainbat proiektu sozial eraldatzaileren nondik norakoen berri jasotzeko aukera ere izango da iraileko bisitetan. Hala, irailaren 26ko bisitan, 'Zero Zabor' hondakinen kudeaketa sistema gertutik ezagutu ahal izango da. 'Zaintzaren Usurbil'-ek ere bere bisita propioa izango du: irailaren 27an ostirala.
Salbatore elizako ondarea
Irailaren 28koan berriz, Salbatore elizako ondarearen berri emango da. Bisita honetan izena ematen duenak gainera, organo erakustaldi batez gozatzeko aukera izango du.
Errotarrien bidea eta 1936ko aztarnen inguruko ibilbidea
Bisita hauez gain, Andatzan errotarrien bidea eta 1936ko gerrak utzitako aztarnei lotutako oroimen bidea nork bere kabuz osatzeko aukera dagoela noiznahi. Izan ere, ibilbidea seinaleztatua dago panelen bidez. Panel horietan, QR bidez informazio gehiago eskura daiteke.
650 Usurbil Bizi, iraileko bisita gidatuak
Irailak 1, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.
Irailak 26, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.
Irailak 27, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.
Irailak 28, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua organo erakustaldiarekin.
Irailak 29, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.
Irailak 29, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.
Informazio gehiago eta izen-emateak: 650usurbilbizi.eus