Oiardo Kiroldegia
Uztailean bezala, aurten abuztuan ere zabalik egon da Oiardo kiroldegia, igerilekua izan ezik. Izan ere, mantentze lanak tarteko, uztaila amaieratik abuztuaren 18ra arte itxita egon da igerilekua. Zabalik da berriz. Gogoan izan, hilabete amaiera arte udako ordutegian zabalduko dutela kiroldegia:
Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45).
Irailetik aurrera, ordutegi honetan:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Igande eta jai egunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15).
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Sutegi udal liburutegia
Ekainaren 24az geroztik, udako ordutegia du indarrean Sutegi udal liburutegiak irailaren 9ra arte. Tarte horretan, astelehenetik ostiralera goizez zabalduko dute, 9:30-14:00 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Kzgunea
Ohi bezala, KzGunea hilabetez, abuztu osoan itxita egongo da. Irailaren 2an irekiko dute berriz, goizez, 9:00-13:00 artean. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Bus-taxia
Usurbil erdigunea, auzo eta landa eremuarekin lotzen duen Bidez Bide zerbitzua etenda dago urtero moduan, abuztu osoan. Ohi bezala, uztailean goizez bakarrik eskaini zen zerbitzu hau, arratsaldeetan ez. Irailaren 2an ohiko ordutegian eskainiko da berriz udal zerbitzu hau. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide
Lurraldebus
Aurreko urteen antzera, udako ordutegia indarrean du abuztu hasieratik Lurraldebusek eta hala izaten segiko du hilaren 31ra arte. Geurean, UK09 eta UK49G zerbitzuei eragin die aldaketa horrek, kostaldeko autobus zerbitzuari honenbestez. Besteak beste, gauez autobus zerbitzu bat eskaintzen ari dira astero igandetik ostegunera, 23:35ean Donostiarantz eta 23:40an Oriorantz. Ostiral eta larunbat gaueko zerbitzuak ere mantentzen ari dira abuztuan. Esteka honetan klikatuta eskura dezakezue abuztuko eguneko nahiz gaueko zerbitzuen udako ordutegia: Lurraldebus, abuztua
Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus
Euskotren
Ekainaren 24tik indarrean du Euskotrenek udako ordutegia irailera arte. Urtero moduan, Usurbil zeharkatzen duen zerbitzua indartu egin dute udako asteburu eta jaiegunetan. Urtean zehar, 60 minuturo izaten da tren zerbitzua, uda parte honetan 30 minuturo eskainiko da zerbitzu hau, Usurbildik Oriorantz 14:04-21:04 artean eta 15:24-22:54 artean Donostiarantz. Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333
Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero. Udako ordutegian ari dira irekitzen uztaila erdialdeaz geroztik:
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 15etik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.