Errefusa:
Bi igandean behin biltzen den hondakinen zati hau irailaren 1ean bilduko da berriz. Irailean hirutan izango da bilketa zerbitzu hau; hilaren 1ean, 15ean eta 29an.
Garbigune mugikorra
Atalluko Garbigunera joan ezin dutenei zerbitzu hau gerturatzea helburu duen Udalaren garbigune mugikorrak Usurbilgo herri eta auzoetan ibiltzen da astez aste. Geltokiok izango ditu asteotan:
-Abuztuak 29-irailak 4: Kalezar.
-Irailak 5-11: Kaxkoa.
Atalluko garbigunea
Gogoan izan, bestalde, udako ordutegian dela irailaren 15era arte Atallun kokaturiko Garbigunea:
-Astelehenetik ostiralera: 10:15-12:50 / 16:00-18:20.
-Larunbatak: 09:00-12:50.
-Igandeak eta jai-egunak: itxita.
San Markoren furgoneta ibiltaria
“Hondakin arriskutsuak” jasotzeko mankomunitateko furgoneta ibiltaria hilean bitan izango da gure artean uda amaieran ere:
Irailak 4:
9:00-11:00 Mikel Laboa plaza.
11:05-11:20 Aginaga.
11:30-11:40 Txokoalde.
11:45-11:55 Santuenea.
12:05-12:15 Zubieta.
12:20-12:30 Txikierdi.
12:35-12:45 Kalezar.
Irailak 25:
9:00-12:45 Mikel Laboa plaza.