Urte garai honetako arraun munduko hitzordu entzutetsuena ate joka dugu; Kontxako Bandera. Irailaren 1ean eta 8an izango dira Donostiako estropadak. Aldez aurretik, ordea, iraileko lehen bi igande horietan lehiatuko diren arraunlari taldeak hautatu behar dituzte. Hautaketa hau bideratzeko egingo dira, asteazken eta ostegun honetarako, abuztuaren 28rako eta 29rako iragarriak dauden sailkapen probak Kontxako badian; gaur, gizonezkoen txanda izango da; bihar, emakumezkoena. Biak ala biak 18:00etan hasiko dira. Bertaratu ezin duenak Euskal Telebista bidez jarraitu ahalko ditu proba hauek zuzenean.
Lehiakideen artean herri ordezkaritza izango da bertan. Asteazken honetako, hilaren 28ko probari dagokionean, hiru dira Kontxako badian arraunean ariko diren herritarrak; Zarauzko ontzian Iker Etxabe, Oriokoan Josu Ostolaza eta Ondoarroarekin Iñaki Errasti. Guztira 23 traineruk parte hartuko dute gizonezkoen sailkapen proban. Honako hauek hain zuzen eta hurrenkera honetan abiatuko dira:
A multzoa
1. Ondarroa
2. Orio
3. Sanpedrotarra
4. Bueu
5. Cabo
6. Hondarribia
7. Zierbena
8. Bermeo
9. Getaria
10. Lekittarra
11. Kaiku
12. San Juan
B multzoa
13. Castropol
14. Zumaia
15. Chapela
16. Astillero
17. Lapurdi
18. Ares
19. Arkote
20. Santurtzi
21. Deustu
22. Zarautz
23. Tiran
Ares, Arkote, Astillero, Bermeo, Bueu, Cabo, Chapela, Castropol, Deustu, Getaria, Kaiku, Lapurdi, Lekittarra, Ondarroa, Orio, Hondarribia, San Juan, San Pedro, Santurtzi, Tiran, Zarautz, Zumaia, Zierbena arraun taldeek. Hiru milia eta ziaboga bakarra egin beharko dituzte. Haietatik zazpi sailkatuko dira datozen bi igandeotan jokatuko den Kontxako banderarako. Urtero moduan, automatikoki sailkatua egon ohi dena etxeko taldea da; Donostiarra. Hiriburuko taldea, gaur, denbora onena egindako gainerako zazpi ontziekin lehiatuko da.
Bihar, aipatu moduan, emakumezkoen txanda izango da. 20 ontzik parte hartuko dute; tartean, Zarautz Arraun Elkarteak. Gogoan izan, denboraldi honetara arte Nora Etxeberria Matxain herritarra kide izan duela elkarte horrek, nahiz ekainean NOAUA!ri eskainitako elkarrizketan jakinarazi zuenez, arrauna uzteko asmotan den. 20 izango dira, beraz, ostegun arratsaldeko 18:00etan Kontxako badian lehiatuko diren ontziak: Astillero, Cabo, Cesantes, Chapela, Castropol, Deustu, Donostia Arraun Lagunak, Hernani, Hibaika, Hondarribia, Kaiku, Ondarroa, Orio, Rianxo, Perillo, San Juan, Tiran, Tolosaldea, Zarautz, Zumaia. Kasu honetan ere, hauetatik guztietatik zazpi izango dira datozen bi igandeotan lehiatuko diren ontziak Donostiarrarekin batera.
Estropada egunak
Gogoan izan, datozen bi igandeotan, irailaren 1ean eta 8an jokatuko dira Kontxako estropadak. Emakumezkoen lehiari lotutako bi jardunaldiak goizeko 11:00etan hasiko dira; ordubete geroago, 12:00etan gizonezkoen probak.