Bi mendizale hil ziren abuztuaren 22an Frantziako Alpeetan, Mont Blanc du Tacul mendian; bat oiartzuarra, Markel Galdos Cardeñoso eta bestea Usurbilen hazi eta bizi izandakoa; Mikel Etxezarraga Hernandez.
Beharrezko tramiteak eginda Euskal Herrian dira eta egunotan emango zaie azken agurra. Atzoko egunkariek ekarritako eskelen bidez jakinarazi zenez, Mikelen gorpu beila Errekaldeko Memora Vascongada beilatokian egongo da, ostegun honetan, hilaren 29an, goizeko 10:00etan hasi eta iluntzeko 21:00ak arte. Azken agurra familia artean egingo dela ohartarazi du eskela berak. Markeli ostiralean egingo zaio azken agurra, abuztuaren 30ean, bere sorterrian, Oiartzungo beilatokian 12:45ean. Ostegun goizetik ordura arte beilatoki horretan egongo da hilbeila.
Zenbati eskela eskaini dizkiete lagunek Mikeli. Unibertsitateko bere lagunenak hala dio: "hire abentura griñak beti iraungo dik gugan". Bada baita zendutako bi mendizaleei eskainitako beste eskela bateratu bat ere; Usurbil, Lezo eta Oiartzungo lagunek eskainitakoa. Hala dio: "kantatu nahi dut bizitza, mendi gailurrera jalgita, mundua irrifarrez jarriko nuke intxixua banintza. Zaudeten lekuan zaudetela indatzue dantza! Aireeee! Eskerrik asko askatasunaren bidean gure ipar izateagatik. Mila esker benetan, gogoan zaituztegu".