Denboraldi berria girotzeko triangeluarra

Noaua Aldizkaria 2024ko abu. 29a, 12:39

Usurbil K.E.-ko senior mutilen taldeak aurredenboraldiko lehen neurketak jokatu ditu asteazken honetan Oiardo kiroldegian.

Lehian hasteko partida bat ez, bi neurketa arratsalde berean. Aurredenboraldiari gogotik ekin diote Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilen taldeko kideek. Asteazken honetan, abuztuaren 28an, bi talderekin lehiatzeko arratsalde pasa antolatu du eskubaloi taldeen bilguneak Oiardo kiroldegian.

Etxekoak lehiatu dira Zarautz eta Erromoko eskubaloi taldeekin. Usurbildarrentzat hain zuzen, udako etenaldiaren osteko lehen neurketak izan dira asteazken honetakoa. Zaletu ugari bertaratu da kiroldegiko harmailetara neurketok ikustera.

2024-25 denboraldia, kirol urte berria ate joka den seinale da ekimen hau.