Azken egunon antzera, astelehen honetan ere euri-jasen arriskupean izango gara. Euskalmet meteorologia agentziak abisu horia ezarri du prezipitazio handiagatik astelehen arratsaldeko 15:00etan hasi eta gauerdira arte. Tarte horretan, "ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertainak botako ditu, baliteke zenbait tokitan handiak eta trumoitsuak izatea, bereziki hego-ekialdean", aipatu meteorologia agentziak ohartarazi duenez.
Iragarpen honekin, gaur, irailak 2, Usurbilen, "zerua tarteka hodeitsu egongo da eta arratsaldean oso hodeitsu geratuko da. Zaparrada txikiak egingo ditu, bereziki egunaren bigarren zatian; orduan ertainak eta trumoitsuak izan litezke. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; goizean ipar-osagaitik finkatuko da tarte biziekin eta bolada gogorren batekin gauean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira".
Bihar, irailak 3, "zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Zaparrada txiki-ertainak sarri botako ditu eta zenbait tokitan ertainak izan daitezke. Ipar-osagaiko haize ahula ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira eta maximoak nahikoa jaitsiko dira".
Eguraldi iragarpenari buruzko informazio eguneratua euskalmet.eus atarian jaso ahalko da.