650 Usurbil Bizi

Hurrengo bisita gidatuetan lekua hartzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 3a, 09:23

Herri hau sakonago ezagutzea ahalbidetzen duten hurrengo bisita irailaren 14an izango da.

Irailaren 1ean hasi eta azaroa hasierara arteko bisita gidatuen eskaintza plazaratu du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Azaroa hasierara arte, herriko kaleetan dugun kultur sorkuntza, Zumeta Arte Estudioa, zaintza ekosistema berria, elizako ondarea edota hondakinen kudeaketa aitzindaria ezagutzeko aukera izango da.

Hauez gain, gogoan izan, Andatzan errotarrien bidea eta 1936ko gerrak utzitako aztarnei lotutako oroimen bidea nork bere kabuz osatzeko aukera izango da noiznahi. Izan ere, ibilbidea seinaleztatua dago panelen bidez. Panel horietan, QR bidez informazio gehiago eskura daiteke. 

Datozen bisita gidatuotarako izen-emateko aukera duzue:

650 Usurbil Bizi, datozen bisita gidatuak


Irailak 14, larunbata
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.

Irailak 26, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Irailak 27, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.

Irailak 28, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua organo erakustaldiarekin.

Irailak 29, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

Urriak 12, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

Urriak 24, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Urriak 25, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.

Urriak 26, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.

Urriak 27, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua (gazteleraz).

Azaroak 2, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

Informazio gehiago eta izen-emateak: 650usurbilbizi.eus