2024-25

Lanbide Eskola, ikasturte berria abiarazten lehena

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 4a, 08:07

Lanbide Eskolak asteazken honetatik abian izango du 2024-25 ikasturte berria. Gainerako ikastetxeek egunotan hasiko dute sasoi berria.

Usurbilgo Lanbide Eskolak, iragarria zuen moduan, "aurten inoiz baino lehenago", ekingo dio ikasturte berriari. Izan ere, asteazken honetatik, irailaren 4tik aurrera, abian izango du 2024-25 ikasturtea. Lehen eta bigarren mailako erdi eta goi mailako zikloetako ikasleek orduotan izango dute lehen harrera saioa:

Irailak 4, asteazkena
1. mailako taldeen aurkezpena, areto nagusian:
9:00 Erdi mailako zikloak: mekanika, elektrizitatea, mantentzea eta administraritza.
9:20 Goi mailako zikloak: 
-A eredua: administraritza, mekanika, informatika eta ostalaritza. 
-B eredua: efizientzia energetikoa.
9:40 D eredua: mantentze, energia berriztagarriak, administraritza, mekanika eta robotika industriala.

2. mailako taldeen aurkezpena:
10:00 Talde guztiak, geletan zuzenean, harrera tutoreekin.

Ezohiko matrikulazio deialdia
Ikasturte berria asteazkenean, irailaren 4an hasiko duten arren, oraindik Lanbide Eskolan ikasten hasi nahi duenak honako ohar hau kontuan har dezake. Izan ere, plazarik gabe dagoenak, plaza hutsak ote dauden kontsultatu dezake eta halakorik badago, matrikulazioa bideratu ahalko du urriaren 18ra arte. "Jakin oraindik matrikulazio ez-ohiko aldia ere zabalik dela, beraz, norbaitek ziklo edo espezializazio bat hasteko interesa balu dei dezala ikastetxera hutsik dauden plazen inguruko informazioa lortzeko", ohartarazi dute Lanbide Eskolatik.

Zikloez gain, "berriro martxan ditugu Lanbide bidez eskaintzen ditugun langile eta langabetuei zuzenduriko ikastaroak ere. Ikastetxeko zein lanbideko web orrian aurkitu daiteke ikastaro zerrenda baita izen emateko aukera ere".

Informazio gehiago, bideotatik jaso daiteke:
943 364 600
lhusurbil.eus