Irailaren 9a, zerbitzu gehiago ohiko ordutegira itzuliko diren eguna

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 4a, 08:42

Udako ordutegia indarrean duten zenbait zerbitzu ohiko martxara itzuliko dira datorren astean.

Euskotren
Ekainaren 24az geroztik indarrean segitzen du Euskotrenen udako ordutegiak. Euskotrenek jakinarazi duenez, datorren astelehenean, "irailaren 9an, astelehena, bere trenbide eta metro zerbitzuen neguko ordutegia abian jarriko du". Ohar berean azaldu dutenez, "aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da". Ordura arte, hilaren 8ra arte, udakoak segiko du, beraz, indarrean. Urtero moduan, uda parte honetan, Usurbil zeharkatzen duen zerbitzua indartu egin dute udako asteburu eta jaiegunetan. Urtean zehar, 60 minuturo izaten da tren zerbitzua, uda parte honetan 30 minuturo eskainiko da zerbitzu hau, Usurbildik Oriorantz 14:04-21:04 artean eta 15:24-22:54 artean Donostiarantz. Horrez gain, iragan igandean bezala, datorren hilaren 8an ere, trenen joan-etorria gehituko du Euskotrenek, Kontxako estropadak tarteko. Igande goizetan orduero izaten da tren zerbitzua 8:24an hasita Usurbildik Donostiarantz; baita, beraz, 9:24an, 10:24an, 11:24an... Ohiko zerbitzu horiez gain, orduon bueltan ere tren zerbitzua izango da udalerri honetatik Gipuzkoako hiribururantz datozen bi igandeotan: 9:34an, 9:53an, 10:34an, 10:53an, 11:34an. Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333

Sutegi udal liburutegia
Ekainaren 24az geroztik martxan duen udako ordutegian zabalduko dute Sutegi udal liburutegia hilaren 6ra arte; astelehenetik ostiralera goizez irekiko dute, 9:30-14:00 artean. Irailaren 9an hasiko dira berriz goiz eta arratsaldez irekitzen, goizez, 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Gaztelekua
Irailaren 9tik aurrera zabalik izango da berriz 12 urtetik gorakoentzat, astelehen eta ostegunetan 16:30-19:00 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean. Informazio gehiago bertan (San Inazio, 3) jaso ahalko da edo gaztelekuausurbil@gmail.com helbidera idatzita.

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu dute urtero bezala. Udako ordutegian ari dira irekitzen uztaila erdialdeaz geroztik eta hala segiko dute hilaren 15era arte:
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 15etik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.

 

Jada ohiko ordutegian...

Oiardo Kiroldegia
Hilabete berria estreinatzearekin batera, ohiko ordutegia martxan du berriz kiroldegiak:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Igande eta jai egunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Kzgunea
Abuztu osoan itxita egon ostean, astelehen honetatik, irailaren 2tik zabalik da berriz KzGunea. Irailaren 30era arte goizez, 9:00-13:00 artean, irekiko dute. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Bus-taxia
Usurbil erdigunea, auzo eta landa eremuarekin lotzen duen Bidez Bide zerbitzua abuztu osoan etenda egon eta gero, astelehen honetatik, irailaren 2tik martxan da berriz. Ohiko ordutegian eskainiko da berriz udal zerbitzu hau. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide

Lurraldebus

Abuztuan izan du Lurraldebusek udako ordutegia indarrean. Irailean sartzearekin batera, "negukoa" du berriz martxan. Esteka honetan kontsulta dezakezue ordutegi berria: Lurraldebus, ordutegia
Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus