Garbigune mugikorra frontoi ondoan gaurtik

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 5a, 08:01

Hiri hondakinen kudeaketari lotutako asteotako egutegiaren berri duzue segidan. Garbigune mugikorra herri erdigunera ekarriko dute gaur.

Errefusa:
Bi igandean behin biltzen den hondakinen zati hau irailaren 15ean eta 29an bilduko dute berriz.

Garbigune mugikorra
Atalluko Garbigunera joan ezin dutenei zerbitzu hau gerturatzea helburu duen Udalaren garbigune mugikorrak Usurbilgo herri eta auzoetan ibiltzen da astez aste. Geltokiok izango ditu asteotan:
-Irailak 5-11: Kaxkoa.
-Irailak 12-18: Aginaga.
-Irailak 19-25: Zubieta.
-Irailak 26-urriak 2: Txokoalde.



Atalluko garbigunea
Gogoan izan, bestalde, udako ordutegian dela irailaren 15era arte Atallun kokaturiko Garbigunea:
-Astelehenetik ostiralera: 10:15-12:50 / 16:00-18:20.
-Larunbatak: 09:00-12:50.
-Igandeak eta jai-egunak: itxita.

San Markoren furgoneta ibiltaria
“Hondakin arriskutsuak” jasotzeko mankomunitateko furgoneta ibiltaria hilean bitan izango da gure artean uda amaieran ere:

Irailak 25:
9:00-12:45 Mikel Laboa plaza.

Urriak 2:
9:00-11:00 Mikel Laboa plaza.
11:05-11:20 Aginaga.
11:30-11:40 Txokoalde.
11:45-11:55 Santuenea.
12:05-12:15 Zubieta.
12:20-12:30 Txikierdi.
12:35-12:45 Kalezar.

Hondakinak kudeatzeko gida
Hemen Usurbilgo Udalak kaleratua duen hondakinak kudeatzeko gida: gida
Xehetasun gehiago, Atez Ateko Informazio Bulegoan jasoko dituzue:
Joxe Martin Sagardia plaza, 9:00-14:30 (astelehenetik ostiralera)
900 776 776 (doako telefonoa)
atezate@usurbil.eus
usurbil.eus