2024-25

Ikasturtea ikastetxe gehiagotan edota Zumarten abiatuko dute egunotan

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 6a, 09:17

2024-25 ikasturtea abiaraziko dute egunotan ikastetxe guztietan.

Amaitu dira oporrak, ikasgelera itzultzeko ordua da. Lanbide Eskolan, esaterako, inoiz baino goizago, irailaren 4an abiarazi zuten 2024-25 ikasturtea. Gainerako ikastetxeetan egunotan ekingo diote denboraldi berriari. Berez, ostiral hau, irailaren 6a dago finkatua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ikasturte berriari ekiteko. Gaurtik, beraz, datozen egunotan, Aginagako eta Zubietako eskoletan egingo diete harrera ikasleei, baita Udarregi ikastolan ere.

Zumarte Musika Eskolan astelehenean, irailaren 9an hasiko dute ohiko jarduna.

40 urte
Izan ere, Zumartetik jakinarazi dutenez, datorren astelehenean, irailaren 9an ekingo diote 2024-25 ikasturteari. "Udako oporraldia bukatu dugu eta gogoratzen dizuegu 2024-2025 ikasturteko saio-klase guztiak irailaren 9an (astelehena) hasiko ditugula (musika txokoa, mintzaira, abesbatza, instrumentuak eta taldeak)", zehaztu dute aipatu musika eskolatik, sare sozialen bidez.

Datorren ekainera arte luzatuko duten ikasturteko egutegia ere denen eskuragarri jarri dute zumarte.eus atarian.

Denboraldi berezia izango dela iragarri dute, gainera. Izan ere, "jakinarazten dizuegu ere ikasturte honetan Zumarte Usurbilgo Musika Eskolaren 40. urteurrena ospatuko dugula, beraz, urte berezia izango da denontzat!!".