2024-25

Zerbitzu gehienak gaurtik ohiko ordutegian

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 9a, 09:07

Udako ordutegia indarrean duten zerbitzu gehienak ohiko ordutegian eskainiko dira gaurtik aurrera. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Euskotren
Ekainaren 24az geroztik udako ordutegia indarrean izan ostean, Euskotrenek gaur "bere trenbide eta metro zerbitzuen neguko ordutegia abian jarriko du". Ohar berean azaldu dutenez, "aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da". Ordutegi berria esteka honetan kontsulta dezakezue: euskotren.eus

"Neguko" ordutegia indarrean jarriko duen astelehen honetan, ohi baino tren zerbitzu gehiago eskainiko ditu, mendeurrenera heldu diren Zarauzko Euskal Jaiak direla eta. Beraz, gaur gauez tren zerbitzua izango da Donostia eta Zumaia artean gauerditik goizaldera arte. Zarautzetik Usurbil aldera orduotan iragarri dituzte tren zerbitzuak: 0:08, 0:38, 1:08, 1:38, 2:38, 3:38, 4:38 eta 5:27. Usurbildik Zarautzera, aldiz, orduotan, 22:04an eskainiko den azkeneko ohiko tren zerbitzuaren ondotik: 23:34, 00:04, 0:34, 1:04, 2:04, 3:04 eta 4:04. Gogoan izan, gero 6:04tik hasita etengabe egongo direla tren zerbitzuak egun osoz. Usurbildik Donostiarantz ere tren zerbitzua izango da astelehen gauean, irailaren 9tik 10erako goizaldean, orduotan, ohiko eguneroko 22:54ko azkeneko tren zerbitzuaren ondotik: 0:24, 0:54, 1:24, 1:54, 2:54, 3:54, 4:54 eta 5:43. Hurrengo eguneko ohiko tren zerbitzua 6:24an izango da.

Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333

Sutegi udal liburutegia
Gaurtik, irailaren 9tik ohiko ordutegian hasiko dira zabaltzen berriz ere Sutegi udal liburutegia; goizez, 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Gaztelekua
Astelehen honetatik, irailaren 9tik aurrera zabalik izango da berriz 12 urtetik gorakoentzat, astelehen eta ostegunetan 16:30-19:00 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean. Informazio gehiago bertan (San Inazio, 3) jaso ahalko da edo gaztelekuausurbil@gmail.com helbidera idatzita.

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzua udako ordutegian irekitzen segiko dute hilaren 15era arte:
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 15etik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.

 

Jada ohiko ordutegian...

Oiardo Kiroldegia
Hilabete berria estreinatzearekin batera, ohiko ordutegia martxan du berriz kiroldegiak:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Igande eta jai egunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Kzgunea
Abuztu osoan itxita egon ostean, irailaren 2az geroztik zabalik da berriz KzGunea. Irailaren 30era arte goizez, 9:00-13:00 artean, irekiko dute. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Bus-taxia
Usurbil erdigunea, auzo eta landa eremuarekin lotzen duen Bidez Bide zerbitzua abuztu osoan etenda egon eta gero, irailaren 2az geroztik martxan da berriz. Ohiko ordutegian eskainiko da berriz udal zerbitzu hau. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide

Lurraldebus

Abuztuan izan du Lurraldebusek udako ordutegia indarrean. Irailean sartzearekin batera, "negukoa" du berriz martxan. Esteka honetan kontsulta dezakezue ordutegi berria: Lurraldebus, ordutegia
Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus