Apaiz aldaketa eta egokitzapenak hileta elizkizun zein mezen ordutegietan

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 11a, 10:55

Andatzazpiko Pastoral Barrutiak segidan duzuen oharra helarazi du NOAUA!ra. Bertan apaiz aldaketa izango dela iragarri dute. Horrekin batera, meza eta hileta elizkizunen ordutegiak ere egokitu egingo dituztela jakinarazi dute, irailaren 15etik aurrera. Segidan duzue aipatu oharra bere osotasunean.

Andatzazpi Pastoral Barrutia
Andatzazpiko kristau elkarteek, Lasarte-Oriako San Pedro Apostolua eta Arantzazuko Ama Birjina parrokietan, eta Usurbilen Salbatore eta Asisko S. Frantzisko parrokietan, iristen zaigun errealitate berria eta egin behar ditugun aldaketak ezagutarazi nahi ditugu.

Orain dela 9 urtetik hona, bi parroko izan ditugu, Ibon Alberdi eta Juan Luis Murua, Andatzazpi Pastoral Barrutiko elkarteen buru eta zerbitzari izan direnak.

Lasarte-Orian, Brijitarren Komentuko komunitatearen presentzia eta zerbitzua ere badugu, bere kapilau Felix Garitanorekin.

Uda honetan jakin dugu Ibon Alberdik ezin izango duela gurekin jarraitu. Gotzaindegitik, bere egoera aldatzea beharrezkoa dela uste dute. Beraz, Juan Luis Muruak jarraituko du lau parrokietako parroko izanez. Felix Garitanok ere gurekin jarraituko du, Lasarte-Oriako monastegiko kapilau gisa.

Egoera berri honen aurrean, parrokietako Kontseiluek irailaren 15ean, igandea, indarrean sartuko den mezen ordutegi berriaren berri eman nahi dugu:
-Larunbatetan: 19:00etan San Pedron-Lasarte-Orian.
-Igandetan:
10:00etan San Frantziskon-Aginagan.
11:30etan Salbatore – Usurbil
12:30etan San Pedron – Lasarte-Orian
12:30etan Arantzazuko Ama Birjina – Lasarte-Oria (eukaristia edo apaizik gabeko ospakizuna, jaunartzearekin)

Egunero  11:00etan Brijiten komentuan  eukaristia ospatzen jarraituko dugu
Meza guztiak bi hizkuntzetan ospatuko dira, naiz eta modu ezberdinetan

Hiletak parrokietan egiteko moduan ere eragina izango du. Astean bi egunetan egin ahal izango dira erkidego bakoitzean (Lasarte-Oria eta Usurbil Aginaga), egun horietan hildako pertsonen aldeko hileta-elizkizunak eginez.

Lasarte-Orian astelehenetan 18:00etan izango dira Arantzazuko Ama parrokian eta ostiraletan 19:30etan San Pedro parrokian.

Usurbil-Agiñan: astelenetan 19:30etan Salbatoren eta ostegunetan 19:30etan Salbatoren edo San Frantzisko –(Agiñan).

Beilatokian edo hilerrian otoitzarekin agurtu nahi dituzten familiiek parrokiarekin jarri ahal izango dira kontaktuan 639028861 telefonoan.

Edozein zalantza edo behar izanez gero, nahi duen pertsona orok zenbaki berean hitz egin dezake.

Egoera berria da eta egokituz joan beharko dugu kristau elkarteari ahal den arreta eta zerbitzurik onena eskainiz.

Eskerrik asko guztioi