650 Usurbil Bizi

Datorrena, kaleetako sorkuntza ezagutzeko bisita gidatua

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 11a, 11:15

Herri hau sakonago ezagutzea ahalbidetzen duten hurrengo bisita, larunbaterako, irailaren 14rako programatu dute.

Urte amaierara arteko bisita gidatuen eskaintza plazaratua du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Ordura arte, herriko kaleetan dugun kultur sorkuntza, Zumeta Arte Estudioa, zaintza ekosistema berria, elizako ondarea edota hondakinen kudeaketa aitzindaria ezagutzeko aukera izango da.

Hauez gain, gogoan izan, Andatzan errotarrien bidea eta 1936ko gerrak utzitako aztarnei lotutako oroimen bidea nork bere kabuz osatzeko aukera izango da noiznahi. Izan ere, ibilbidea seinaleztatua dago panelen bidez. Panel horietan, QR bidez informazio gehiago eskura daiteke. 

Datozen bisita gidatuotan lehena, larunbat honetarako, irailaren 14rako programatua du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz, bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak nonnahi izango dituzu zure begiradaren zain. Jose Luis Zumetaren murala ikusgarria eta txoriak, Remigio Mendibururen Udarregiri omenaldia eskultura, Irantzu Lekue, Judas Arrieta eta Axpiren muralak… Gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan". 

Segidan duzue abendura arte antolatu diren bisita gidatuen hitzorduen berri:

650 Usurbil Bizi, datozen bisita gidatuak


Irailak 14, larunbata
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.

Irailak 26, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Irailak 27, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.

Irailak 28, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua organo erakustaldiarekin.

Irailak 29, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

Urriak 12, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

Urriak 24, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Urriak 25, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.

Urriak 26, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.

Urriak 27, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua (gazteleraz).

Azaroak 2, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

Azaroak 23, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.

Azaroak 24, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.

Azaroak 28, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Azaroak 29, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.

Abenduak 7, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.

Abenduak 8, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.

Abenduak 19, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Abenduak 20, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.


Informazio gehiago eta izen-emateak: 650usurbilbizi.eus