Garbigunea ere ohiko ordutegian irekiko dute aurrerantzean

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 16a, 08:01

Orohar, ohiko ordutegia dute indarrean jada zerbitzu guztiek. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzua ohiko ordutegian irekiko dute aurrerantzean:
-Irailaren 15etik uztailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.

Euskotren

Irailaren 9az geroztik ohi ordutegia du indarrean Euskotrenek. Ohar berean azaldu dutenez, "aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da". Ordutegi berria esteka honetan kontsulta dezakezue: euskotren.eus

Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333

Sutegi udal liburutegia
Irailaren 9az geroztik ohiko ordutegian irekitzen ari dira berriz Sutegi udal liburutegia; goizez, 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Gaztelekua
Zabalik da baita berriz 12 urtetik gorakoei zuzenduriko udal zerbitzu hau, astelehen eta ostegunetan 16:30-19:00 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean. Informazio gehiago bertan (San Inazio, 3) jaso ahalko da edo gaztelekuausurbil@gmail.com helbidera idatzita.

Oiardo Kiroldegia
Hilabete berria estreinatzearekin batera, ohiko ordutegia martxan du berriz kiroldegiak:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Igande eta jai egunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Kzgunea
Abuztu osoan itxita egon ostean, irailaren 2az geroztik zabalik da berriz KzGunea. Irailaren 30era arte goizez, 9:00-13:00 artean, irekiko dute. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Bus-taxia
Usurbil erdigunea, auzo eta landa eremuarekin lotzen duen Bidez Bide zerbitzua abuztu osoan etenda egon eta gero, irailaren 2az geroztik martxan da berriz. Ohiko ordutegian eskainiko da berriz udal zerbitzu hau. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide

Lurraldebus

Abuztuan izan du Lurraldebusek udako ordutegia indarrean. Irailean sartzearekin batera, "negukoa" du berriz martxan. Esteka honetan kontsulta dezakezue ordutegi berria: Lurraldebus, ordutegia
Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus