Sutegi, datorren erakusketarako prestatzen

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 18a, 09:57

"Musu Truk" izeneko erakusketa ikusgai izango duzue irailaren 20tik aurrera.

Asteazken goiz honetan, Sutegi atarian jasotako irudia duzue albiste honi atxikitakoa. Oihal txuri batekin estalirik da kultur-etxeko erakusleihoa. Izan ere, sarrera ondoan aretoan prestaketa lanetan dabiltza. Etzi, irailaren 20an, uda osteko lehen erakusketa zabalduko dute bertan; Pilar Herrero Sokobehereren sortze lanen bilduma ikusgai izango duzue hurrengo hamabostaldian. "Musu Truk" izena du, urriaren 6ra arte Sutegin ikusi ahalko duzuen margolan sortak.

Sortzez Donostikoa den artista Zarautzen bizi da gaur egun, eta bertan, "Artezalek-en Usurbilgo Jasone Irigoyen du irakasle". Bere sormenerako inspirazio iturri izaten dira batzuetan interneten ikusitako argazkiak; "beste batzuetan, bidaietan egiten dituen argazkietan, hala nola Vietnam, Kanboia, Norvegia, baina baita Zarautz, Elgoibar, Getarian eta beste Euskal Herriko toki batzuetan ere. Paisaiak, abstraktuak eta bestelakoak margotzen dituen arren, erretratuak dira bere gustukoenak".

Pilar Herrero Sokobehereren "Musu Truk" erakusketa
Epealdia: irailak 20-urriak 6.
Irekiera egunak: ostiraletan (18:00-20:00), larunbatetan (11:00-14:00 / 17:00-20:00) eta igandetan (11:00-14:00).
Tokia: Sutegi erakustaretoa.
Antolatzailea: Pilar Herrero Sokobehere.