650 Usurbil Bizi

Hurrengo bisita gidatuetan lekua erreserbatzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 18a, 08:19

Usurbilgo zaintza eta hondakinen kudeaketa eredua, herriko kaleetako kultur sorkuntza, Zumeta Arte Estudioa, Salbatore elizako ondarea, 1936ko gerrak utzitako arrastoa... Herri barruan egin daitezkeen hainbat bisita gidatuetan parte hartzeko izena emateko aukera duzue. 

Irailaren 26tik aurrera, urte amaierara arte  650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren baitan eskura izango dituzuen bisita gidatuen eskaintza zabalean izena emateko aukera duzue. Abendura arteko hitzorduon egutegia plazaratua dago. Ordura arte, herriko kaleetan dugun kultur sorkuntza, Zumeta Arte Estudioa, zaintza ekosistema berria, elizako ondarea edota hondakinen kudeaketa aitzindaria ezagutzeko aukera izango da.

Hauez gain, gogoan izan, Andatzan errotarrien bidea eta 1936ko gerrak utzitako aztarnei lotutako oroimen bidea nork bere kabuz osatzeko aukera izango da noiznahi. Izan ere, ibilbidea seinaleztatua dago panelen bidez. Panel horietan, QR bidez informazio gehiago eskura daiteke. 

Segidan duzue abendura arte antolatu diren bisita gidatuen hitzorduen berri:

650 Usurbil Bizi, datozen bisita gidatuak


Irailak 26, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Irailak 27, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.

Irailak 29, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

Urriak 12, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

Urriak 24, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Urriak 25, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.

Urriak 26, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.

Urriak 27, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua (gazteleraz).

Azaroak 2, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

Azaroak 23, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.

Azaroak 24, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.

Azaroak 28, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Azaroak 29, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.

Abenduak 7, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.

Abenduak 8, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.

Abenduak 19, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Abenduak 20, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.


Informazio gehiago eta izen-emateak: 650usurbilbizi.eus