"Elkarren arteko harremanak sendotu eta gure eskualdean zenbait auzi mahaigaineratzeko" badira hilabete batzuk Buruntzaldeko transmaribibolloen sarea sortzen hasi zirenetik. Hainbat ekimen bideratu dituzte ordutik; besteak beste, "trans ikusgarritasunaren eguneko manifestazioa, Bollotopaketen aurkezpena, Anita Doinelen “Me lo merezco” liburuaren aurkezpena…".
Uda oste honetan, biltzen segitzeko asmoa agertu dute. Asanblada irekia deitu dute gaurko, irailaren 19rako, arratsaldeko 18:00-20:00 artean Hernanin, bertako Kulturarteko Plaza Feministan. Bertara joateko deia egin dute. Hemen duzue, hitzordu honen harira zabaldu duten oharra eta kartela:
Buruntzaldeko transmaribibolloak, martxan!
Badira hilabete batzuk Buruntzaldeko transmaribibolloon sarea sortzen hasi ginela, elkarren arteko harremanak sendotu eta gure eskualdean zenbait auzi mahaigaineratzeko asmoz.
Harrezkero, askotariko ekimenak egin izan ditugu: trans ikusgarritasunaren eguneko manifestazioa, Bollotopaketen aurkezpena, Anita Doinelen “Me lo merezco” liburuaren aurkezpena… Bada, uda amaitzearekin batera, berriro ere biltzen hasteko asmoz gabiltza!
Irailaren 19an izango da asanblada irekia, arratsaldeko 18:00etan, Hernaniko Kulturarteko plaza feministan.
Etorri eta animatu! Gora Buruntzaldeko transmaribibolloak!