Iban Zalduaren solasaldirako liburuak Sutegin daude eskuragarri

Erredakzioa 2024ko irailaren 20a

Sutegi udal liburutegiko solasaldiak martxan dira eta ikasturteko lehen gonbidatua Iban Zaldua izango da. Urriaren 23an Sutegin izango da,  arratsaldeko 19:00etan.  "A Escondidas" plazaratu berri duen liburua hartuko dute hizpide.

Ana Merinoren gidaritzapean

Erdaraz bideratuko du saioa Ana Merino herrikideak. Sutegitik ohartarazi dutenez, "liburuaren zenbait ale eskuragarri ditugu etorri nahi duenarentzat".