Aisialdiko hezitzaile ikastaroa Udarregi ikastolan

Erredakzioa

Aisiola Hezitzaile Eskolak hezitzaile ikastaro bat iragarri du. Ikastaroa 17 urtetik gorako ikasleei zuzendua dago eta  izen-ematea urriaren 25ean amaituko da. Dena den, xehetasun gehiago eskaini asmoz, aurkezpen ekitaldi bat egingo dute urriaren 11n Sutegin. 

Aurkezpen ekitaldia, urriaren 11n Sutegin

• Urriak 11, ostirala.

• 18:30ean, Sutegiko auditorioan.

• Ikastaro honen nondik norakoen berri emango dute sustatzaileek aurkezpen ekitaldi honetan. 2024-25 ikasturterako antolatu duten ikastarorako matrikulazio epea zabalik da.

 

Ikastaroaren matrikulazioa, urriaren 25era arte

• Izen-ematea: urriaren 25era arte.

• Nori zuzendua: 17 urtetik gorako ikasleentzat.

• Iraupena: Azaroaren 8tik maiatzaren 23ra, ostiralero edo larunbatero, Udarregi ikastolan.

• Prezioa: 430 euro.

 

Informazio gehiago:

zirimola.eus

943 445 108

aisiola@ikastola.eus