Giro aldakorra astebururako. Abisu horian izango gara "prezipitazio handiagatik" ostiralean eta larunbatean, arratsaldeko 15:00etan hasi eta gauerdira arte. Gaur, "ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki mendebaldean. Zaparrada ertainak botako ditu, baliteke zenbait tokitan handiak eta trumoitsuak izatea. Baliteke txingorra egitea (1 cm). Ekaitz-eremuetan haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan litezke (50-80 km/h ingurukoak)", ohartarazi du Euskalmet meteorologia agentziak.
Larunbatean ere, aipatu moduan, abisu horia indarrean jarriko dute berriz, 15:00etan hasi eta gauerdira arte. "Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertainak botako ditu, baliteke zenbait tokitan handiak eta trumoitsuak izatea. Baliteke txingorra egitea (1 cm)", Euskalmet-ek zehaztu duenez.
Ostiral honetan, irailaren 20an, honenbestez, Usurbilen "zerua tarteka hodeitsu agertuko da, eta ugariagoak izango dira egunaren bigarren partean. Zaparrada txiki-ertainak bota ditzake, bereziki egunaren bigarren partean. Hego-ekialdeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogor batzuekin, bereziki goizaldean, goizean goiz eta gauean. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".
Bihar, hilak 21, "zerua tarteka hodeitsu egongo da, hodeiak ugariagoak izango dira egunaren bigarren partean. Zaparrada txiki-ertainak bota ditzake, probabilitate handiagoarekin egunaren bigarren partean. Baliteke trumoi-ekaitzak jotzea. Hego-ekialdeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin, eta haizeguneetan oso gogor batzuekin, bereziki goizaldean eta goizean goiz. Gauean haizeak ipar-mendebaldera egin dezake. Tenperaturan aldaketarik ez".
Igandean, hilaren 22an, "zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu. Zaparrada txiki-ertainak egingo ditu, eta zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezke. Gauean atertzera egin dezake. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; goizaldean kostaldean mendebal-osagaia nagusituko da. Egunak aurrera egin ahala iparraldetik finkatuko da, ahul, tarte biziekin arratsaldean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira".
Informazio eguneratua, euskalmet.eus atarian jaso dezakezue.