Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Uxue Fernandez Lasak igandean, final-zortzirenetako saioa

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 20a, 11:09

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako saioan lehiatuko da Usurbilgo herrikidea irailaren 22an Elgoibarren.

Herrikideen txanda, iragan asteburuan abiaturiko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Final-zortzirenetan den lehiaketan parte hartuko du Uxue Fernandez Lasak igande honetan bertan, irailaren 22an Elgoibarren.

Gogoan izan, bi herrikide sailkatuak daude lehia honetarako; batetik, udaberriko Gipuzkoa Bertsotan fasean sailkaturiko Uxue Fernandez Lasa. Sortzez Urretxukoa, azken urteotan Usurbil duena bizileku. Berarekin batera, aurreko ediziotik zuzenean final-zortziren hauetarako sailkatua zegoen Asier Azpiroz Iztueta zubietarra. Biak ala biak lehiatuko dira txapelketa honetan.

Uxuek Elgoibarren izango du fase honetako saioa, irailaren 22an, arratsaldeko 17:00etan, udalerri horretako Herriko Antzokian. Astebete geroago Azpeitian lehiatuko da Asier, urriaren 5ean arratsaldeko 17:00etan Soreasu antzokian. Saio hauetako irabazleak zuzenean final-laurdenetarako sailkatuko dira. "Gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera", antolatzaileen esanetan.

Gogoan izan, 50 urte bete dituztela bertso-eskolek. Hain zuzen, urtemuga hau omenduko du  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Final-zortzirenak
Lehiakideak: 42 bertsolari.
Saioak: zazpi.
Saioen egutegia: irailaren 14an Urretxun, irailaren 15ean Lasarte-Orian, irailaren 21ean Lazkaon, irailaren 22an Elgoibarren, irailaren 28an Hondarribian, irailaren 29an Andoainen eta urriaren 5ean Azpeitian.
Epaileen taldea: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil eta Zigor Leunda Eizmendi.
Idazkaria: Aratz Irazustabarrena Garmendia.
Egin beharreko ariketak:
-Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
-Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
-Ganbara bi gairekin: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
-Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
-Binaka, gaia emanda, lauko handian seina kopla.

Herrikideen parte hartzea:
Irailak 22, igandea
Ordua: 17:00.
Tokia: Elgoibarko Herriko Antzokia.
Parte hartzaileak: Eli Pagola Apezetxea, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Apalategi Astigarraga, Libe Goenaga Arrieta, Unai Izagirre Etxeberria eta Uxue Fernandez Lasa.

Urriak 5, igandea
Ordua: 17:00.
Tokia Azpeitiko Soreasu Antzokia.
Parte hartzaileak: Aitor Tatiegi Loidi, Asier Azpiroz Iztueta, German Urteaga Garmendia, Haizea Arana Cardenal, Maialen Akizu Bidegain eta Maider Arregi Markuleta.

Sarrerak: bertsosarrerak.eus atarian salgai.
Antolatzailea: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.