Uda osteko lehen osoko bilkura ostegunean

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 23a, 13:26

Ekonomia gaiak hartuko dituzte nagusiki ahotan udal ordezkariek. Bi mozio ere bozkatuko dituzte.

Abuztuko etenaldiaren ostean, iraila amaiera heltzearekin batera bilduko dira hilero moduan udal ordezkariak. Hilabete honi dagokion osoko bilkura deitu dute ostegunerako, irailaren 26rako, arratsaldeko 18:00etan. Nagusiki ekonomia gaiak hartuko dituzte ahotan, nahiz eta Usurbilgo Udalak helarazitako gai-zerrendan bi mozio ere bozkatuko dituztela iragartzen den:

Udalbatzaren osoko ohiko bilkura
Eguna: irailak 26, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- 2024ko uztailaren 24ko bilkurako akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2024ko uztailaren 17tik irailaren 19ra (2024/817-2024/1053). 3.- 2024/880 dekretuaren berri ematea.
4.- Kontu ematea: 2. hiruhileko Ordainketen Batezbesteko Epea.
5.- Kontu ematea: 2. hiruhileko Aurrekontuaren Exekuzioa.
6.- Kontu ematea: 2024ko Aurrekontuari KALD009 Kreditu Aldaketa espedientea.
7.- Kontu ematea: 2024ko Aurrekontuari KALD010 Kreditu Aldaketa espedientea.
8.- 2024ko Aurrekontuari KALD008 Kreditu Aldaketa espedientea onartzea (2024EKKA0007).
9.- Diruzain lanpostua sortzeko sailkapen eskaera egitea Eusko Jaurlaritzari (2024ID060037).
10.- Mozioa: Covid-19aren kudeaketaren ebaluazio publikoaren aldeko mozioa (2024IMOZ0007).
11.- Mozioa: Herritarren eta Bizitzaren Kulturaren aldeko mozioa (2024IMOZ0006).
12.- Galdera eta eskaerak.