Izatez maiatzean egitekoa zen topaketa aurrerago antolatzekotan geratu ziren. Eguna finkatu dute jada; Emakumeon Topaketa urriaren 5ean egingo dute Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Emakumeon Etxean. Herriko emakumeek “elkar ezagutu eta sareak jostea” dute helburu”. Lehenbizi, Elhuyarrek bideraturiko talde dinamika bat egingo dute eta horren baitan Emakumeon Etxeko webgunea aurkeztuko dute. Dagoeneko, egunotan jarri dituzte sare sozialak martxan. Umorez eta jan-edanarekin borobilduko dute goiza.
Ez da izango asteotan Emakumeon Etxean bideratuko duten dinamika bakarra. Urtarrilera bitarteko eskaintzaren berri emango dute etxez etxe egunotan. “Ikastaroak ez ezik, zerbitzuak eta kultur ekitaldiak izango dira, ohi bezala”, aurreratu dute.
Emakumeon Topaketa
Urriak, 5 larunbata.
11:00-13:00 Talde dinamika, Elhuyarrek gidatuta.
13:00 Bea Egizabal umoregilea.
14:00 Luntxa.
Tokia: Emakumeon Etxea.
Izen-ematea: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.
Informazio gehiago:
Facebook: Usurbilgo Emakumeon Etxea
Twitter: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
E-posta: emakumeonetxea@usurbil.eus
Telefono zenbakia: 943 371 112.
Ordutegia:
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 10:00-13:00.
-Astearte eta ostegunetan: 10:00-13:00 / 17:00-20:00.
Helbidea: Belmonte kalea, 8 (Pelaioenea).
Jabetza Eskola
Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Emakumeon Etxetik Jabetza Eskolako datozen hilabeteotarako eskaintza plazaratu dute. Bi ikastaro antolatu dituzte:
-Zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa: urriaren 3tik abenduaren 19ra (ostegunetan), 17:00-19:00 artean. Eneritz Gallastegik zuzenduriko ikastaroa elebiduna izango da. "“Emakumeok, bizitzan zehar, gure zoru pelbikoan eta gure ongizatean eragina duten hainbat egoera bizi ditugu: erditzea, hormona gorabeherak, lanean jardutea, kirola praktikatzea... Garrantzitsua da gune horretako muskulazioa prestatzea. Ikastaro honek osasunarentzat hain garrantzitsua den arlo hau sentitzen, ulertzen eta hobetzen lagunduko digu”.
-Biodantza: urriaren 1etik urtarrilaren 28ra (astearteetan), 15:30-17:00 artean. Euskaraz bideratuko ditu saioak Eider Zuriarrainek. “Biodantza musika, mugimendua eta emozioa uztartzen dituen jakintza bat da. Modu honetan, bakoitzak bere pentsamendu, sentimendu eta ekintzen kontzientzia hartzen du. Tratu onak ematen dira norberarentzat, besteentzat eta inguruan ere. Besteekiko enpatia garatzen da, eta afektuan oinarritutako harremanak sortzen dira. Autoestimua hobetzen da, eta maitatzeko gaitasuna handitzen laguntzen du. Adin guztietako emakumeei zuzendua dago, eta ez da aurretik dantza egiteko esperientziarik behar”.
Ikastaro hauetan izena emateko aukera izango da irailaren 16tik 27ra Emakumeon Etxean bertan edo bideotatik: 943 377 112 telefono zenbakian edo emakumeonetxea@usurbil.eus helbidean.